XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ROXALI - Nolaz ez? Ene iduriko, ez haiz aski jalitzen... Haugi nerekin gaur... besta poxi bat eginen diagun...

MAIALEN - Uste dun besta eginez nere arrangurak ttipituko direla? (geldi) Ez nun hiri huntan laketzen... Jende arrotz hauen artean, ez dinat nere burua gustuan sentitzen...

ROXALI - Habil beraz Euskal Herrira! Segur nun, hire herrian diren mutil zaharrak kontent litazkeela hire berriz ikusteaz.

MAIALEN - Aise mintzo haiz Roxali! (geldi). Baina bizi hau bitxia dun... Nola hirira jiteko beldur bainintzan, beldur nun orain berriz hara itzultzeko...

ROXALI - Noren beldur?

MAIALEN - Nere!

ROXALI - Zendako?

MAIALEN - Ez dakinat. Ez dinat gehiago ideia xuxenik. Nahasia bizi nun... Bizi behar delakoan... Nere burua hutsa sentitzen dinat... Hitzak eskapatzen zaiztan eta askotan ez dine deus erran nahi... Beldur nun jendek, ez ote nauten zoro batentzat hartzen...

ROXALI - Gizon bat harrapa zan...

MAIALEN - Gizon bat?

ROXALI - Zer Harritzen hu? Mutiko eder batek sendatuko daun hire bihotz-mina edozein medikuk baino hobeki...

MAIALEN - Gaixoa... Ez ditun hik, mutikoak baizik gogoan... Funtsean beharba arrazoina dun... Askotan nahiago niken hi bezala izan...

ROXALI - Zer haiz, hi, besteak ez bezalakoa? Ez dun mutikoeri pentsatzen? Ha! nere bardakoa ukan bahu... Oraino ere sentitzen dinat haren hats beroa... Eta haren papo iletsua ikusi bahu!... Holakoak ditinat nik maite, zinez arrak!